Hezkuntza zerbitzuak
Servicios educativos

Hezkuntza zerbitzuak
Servicios educativos

Hezkuntza zerbitzuak
Servicios educativos

Hezkuntza zerbitzuak
Servicios educativos

Arrow
Arrow
PlayPause
Shadow
Slider

Ongi etorri

Nortzu gara

HIRUSTA elkarte kooperatiba, ingurugiro hezkuntzaren arloan lan egiteko asmoarekin sortu zen 1996. urtean.

Gaur egun, hamar hezitzaile finko eta noizbehinkako zenbait kolaboratzaile aritzen gara Hirustako eguneroko jardueretan.

Disziplina desberdinetako profesionalez osatua dago gure lantaldea, hala nola, biologoak, psikologoak, magisteritzan diplomatuak, kazetariak, ingurugiro hezitzaileak etabar. Langile guztiak elebidunak gara, jarduera guztiak euskaraz zein gazteleraz egiteko aukera eskaintzen dugularik.

Gure bezeroen lanak ongi burutu ahal izateko, disziplina desberdinetako profesionalez osatua dago Hirustako lantaldea. Langile guztiak elebidunak gara eta ekintzak euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz egiteko aukera eskaintzen dugu.

Honetaz gain, naturarekiko jendeak izan ohi dituen jokabide eta jarreretan aldaketak sortzen saiatzen gara, banaka nola taldeka, gaurko eta etorkizuneko arazoei irtenbidea bilatzeko.

Hurbileko zerbitzu bat eskaintzen saiatzen gara, beti ere publikoari egokitutakoa, zuzena eta komunikazioan, sentsibilizazioan eta partehartzean oinarritua.